Usurbilgo

Noaua Aldizkaria 2001ko aza. 30a, 01:00

"Gipuzkoa Klima 2050" dokumentua aurkezeko agerraldia egin zuen asteazkenean Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumeneko eta Obra Hidrulikoetako Batzordean, Batzar Nagusietan ordezkaritza duten talde politikoen ordezkarien aurrenan. 

Dokumentuak etorkizunera begira GIpuzkoako dituen erronka nagusiak biltzen ditu. Klima aldaketak lurralde honetan etorkizunean izan ditzakeen eraginei aurre egiteko prestatzen lagundu nahi du. 2015ean Parisko Klimaren Goi Bilerako akordioetan oinarritzen da. Mende amaierarako tenperatura 1,5 gradu baino gehiago ez azteca, berotegi efektuko gasa %40 murriztea (2050. urterako %80), energia berriztagarrien erabilera %27koa izatea eta energia eraginkortasuna %27 hobetzea. 

Ehuneko horneara heldu nahi dute, aurreikuspenak kezagarriak izanik. Bataz beste tenperatura 1,5 gradu eta muturreko tenperaturak 5 gradu igotzea espero da, itsasoaren maila 29-49 zentimetro artean igotzea, prezipitazioak gutxitzea eta muturrreko prezipitazioak gehitzea. Ondorioz, hondartzen herena desager daiteke, uholde arriskua handitu... Eta aldaketok ekosistema eta herritarren ongizate eta osasunean nabarmen eragingo lukeela ohartarazi.

Datorrenari aurre hartu nahian aurkeztu duela dio Aldundiak "Gipuzka Klima 2050", "energia berriztagarrien erabilera, ekoindustriak, mugikortasun jasangarria eta ekonomia zirkularra sustatzeko, karbono gutxiko gizarte eredu baterantz joateko oinarrizko zutabe gisa. Estrategia horren xedea da lurralde eragileak eta herritarrak sentsibilizatzea, eta inplikatzea, isurketak murrizteko eta berotze globala geldiarazteko ezarritako helburuak lortzeko plan eta jardueretan.

Klima aldaketak ekar ditzakeen kalteak arintzeko "erresilientziara zuzendutako lurralde eredua" proposatzen du Aldundiak. Klimarekin errespetuz jokatzen duen garapen eredu jasangarria.  Kostalderako plan batekin batera, ekosistema autoktonoak indartu, nekazaritza ekologikoa eta "0 km" produktuen kontsumoa sustatzea. Mugikortasun jasangarriko planak garatzea garraioen eremuan. Hondakinen kudeaketari dagokionez, "zero zabor isurketa" eredua defendatzen dute. Berotegi efektuko gas isurketak nabarmen murriztuko direlakoan, zabortegirik gabeko eta erraustegidun Gipuzkoa nahi dute.

Testuinguru honetan, Zubietako erraustegitik 300 metrora Klimaren Aldaketarako Zentroa eraikiko dute. 

Erraustegiaz

Klima aldaketaren aurka lan egiteko prestasuna talde guztiek erakutsi arren, oposiziotik Aldundiak aurkezturiko dokumentua kritikatu zuten, besteak beste, erraustegiaren auzia tarteko. Ahal Dugu Podemos taldetik Ione Cisnerosek incongruente, teknikoki kritikagarria eta alderdikoia zela zioen. Aldaketa klimatikoaren aurka jardun eta C02-a murriztu nahi izan eta aldi berean kutsatzea, erraustegia eraiki nahi izatea, "milaka herritar manifestatu direnean eta arriskutsua dela frogatu denean". 

Aldo beretik mintzatu zen baita EHBilduko batzarkide Iban Asenjo. Plan berri honetan, egutegirik aipatu ez eta helburuak ez direla zehazten adierazi zuen, eta helburuak jartzen ez badira, propogandarako dokumentu hutsa dela. Kezka agertu zuen Zubietako Klima Aldaketarako Zentroan sor daitezkeen lanpostuetako lan baldintzekiko. Zentro honen inguruan zioen, dokumentu hau "erraustegi toxikoak Gipuzkoan sortzen duen aurkakotasunari aurre egiteko baldin bada, justu kontrakoa lortu duzue". 

Zioenez, eremu honetan gauzak ondo egiteko erraustegia oztopo argia da. Hone

 

Parte hartze prozesuaz

Documentu honetarako ekarpenak bildu nahi ditu Aldundiak. Horretarako, otsailetik maiatzera "parte hartze publikoko prozesu bat egingo da" iragarri dute. "Ondoren, Diputatuen Kontseiluaren dekretu bidez onartuko da behin betiko proiektua". 

Klimaz hitz egiten hasi eta ezinbestean, hondakinen kudeaketaren gaia eta erraustegiaren inguruko aipamenik ez zen falta izan. 

Zubietako Klima Aldaketaren Zentroari buruz galdetu zuten. "Ia ziur, fundazio publiko bat izango da. Horren ostean sortuko dira beharrezko egiturak eta egingo da plan finantziero ekonomikoa". 

Gipuzkoa Klima 2050