h
Interesdunek eskaerak udaletxean aurkezteko azken eguna dute otsailaren 13 hau. Agerreazpiko baratzok zozketa publiko bidez esleituko ditu Usurbilgo Udalak 5 urterako. Deialdi honen oinarriak urtarrilaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza. Honatx xehetasun gehiago:
Helburua
"Agerreazpi eta Olarrondozar baserri ondoan, S-6 Agerreazpi sektoreko EKP 1/1 ekipamenduan, udal baratzen kontzesioa ematea. Kontzesiodunei, soilik beraiei, baimena emango zaie partzela horiek erabili eta ustiatzeko, beti ere Usurbilgo udal baratzeen emakida eta erabilera arautzeko erregelamenduaren arabera".
Lehiatzaileak
"Lehiatzaileek Usurbilgo udal baratzeen emakida eta erabilera arautzeko erreglamenduan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Lehiaketan usurbildarrak izan eta jarduteko gaitasun osoa duten pertsonak aurkeztu ahal izango dira (urritasun psikikoa duten pertsonen kasuan, zaintzailea beharrezkoa izango da) eta gutxienez 18 urte izan beharko dituzte eskaera egiteko. Ondorio horietarako, Usurbilgo bizilagunak izango dira, eskaera egiten dutenean Usurbilen erroldatuta daudenak".
Aprobetxamendu epea
"Aprobetxamenduak gehienez ere 5 urtez luzatu ahal izango dira, behin betiko adjudikazioaren hurrengo egunetik kontatzen hasita. Agiri honetan arautzen diren Agerrezpiko udal baratzak bertan desagertu edo leku aldatuko balira, emakidako titularrek lehentasunezko eskubidea izango dute beste udal baratzeen emakida prozesuetan".
Udal baratzeen partzelak
"Emakida partzelak 30 m²ko 36 partzela (25 zbk. tik 60-ra) eta 60 m²ko 24 partzela (1 zbk. tik – 24-ra) izango dira".
Partzelen esleipena
Zozketa publiko bidez, hurrengo prozedura jarraikiz:
a) Prozesuan parte hartzeko, ezinbestean eskaera Usurbilgo Udalean aurkeztu beharko da.
b) Eskaeren artean lehentasun taldea osatuko dute langabetuak, jubilatuak, pentsiodunak, gazteak (gehienez ere 25 urte), familia ugariak, emakumeak eta udal baratzetako konpostatze komunitarioko arduradunak. Lehen zozketa, lehentasun talde batean dagoenen artean izango da. Ondoren, partzelarik esleitzeko balego, gainontzeko eskatzaileen arteko zozketa izango da.
c) Zozketa egindakoan, esleipendunak lehendik udal baratzeen erabiltzaileak badira, aurretik lantzen duen udal baratza esleituko zaio, azalera bereko baratza eskatzen badu.
Behin udal baratz hauek esleituta, gainontzeko esleipendun berrien kasuan, hurrengo prozedura jarraituko da. 60 m²ko eskatzaileak 1 partzelatik hasi eta goruntz libre dauden 24. partzelara arte esleituko da. 30 m²ko eskatzaileak 25 partzelatik hasi eta goruntz libre dauden 60. partzelara arteraino esleituko dira.
Eskaeren aurkezpena
Usurbilgo Udalean aurkeztu beharko dira eskaerak.
Prozedura
-Interesdunen eskaera aurkezpena, urtarrilaren 24tik zenbatzen hasita 20 egun naturaleko epean.
-Eskaerak aztertuta, Udalak onartu eta bazterturikoen behin behineko zerrendak argitaratuko ditu. Alegazioak aurkezteko 10 egun izango dira.
-Alegazioak aztertu eta erantzun ostean, Udalak onartu eta bazterturikoen behin betiko zerrendak argitaratuko ditu. Bertan, partzelak esleitzeko zozketa publikoa egiteko hitzordua finkatuko da.
-Zozketan, partzelak behin behinean esleituko dira. Partzelarik eskuratzen ez duten eskatzaileekin itxaron zerrenda osatuko da.
-Behin behineko zerrendak argitaratuko ditu Udalak.
-"Udalak behin behinekoz adjudikatu zaien pertsonek agiri honetan eta Usurbilgo udal baratzeen emakida eta erabilera arautzeko erregelamendua betetzen duela ziurtatuko du. Horrela izanez gero, Udalak behin betiko esleituko ditu partzelak. Egiaztapenean, behin betiko esleipena ezinezkoa dela ikusiz gero, itxaron zerrendan lehenengo dagoen pertsonari eta baldintza guztiak betetzen dituenari esleituko zaio".
-Partzela bat, esleipen epea amaitzeagatik ez denean hutsik geratzen bada, itxaron zerrendan lehenengo dagoen pertsonak ordezkatuko du. Kasu horretan, esleipen epea, 5 urte betetzeko falta dena izango da.
Partzela eskuratzen dutenek...
-Eskuratu baino lehen, erabiltzaile berria izanez gero, Udalak eta Ekoguneak antolaturiko nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa egin beharko da, "partzelak era egokian ustiatuko direla bermatzeko".
-Agerreazpiko udal baratzeen elkartean parte hartu beharko da.
-Erabilera kanona, urtero ordenantza fiskaletan jasotakoa izango da.
-"Kontzesiodunak Usurbilgo udal baratzeen emakida eta erabilera arautzeko erregelamenduan eta Agerreazpiko udal baratzen adjudikazio baldintzetan ezarritakoa bete beharko du".