Korrikaren 20. edizioa gaur arratsaldean abiatuko da Otxandion. ETB1, Hamaika eta Xaloa telebista kateetan zein TOKIKOM elkartean dauden tokian tokiko telebistetan ikusi ahal izango da zuzenean. Baita web orrialde honetan bertan, noaua.eus helbidean. Elkarrizketak eta, batez ere, Otxandioko giroa eskainiko ditu elkarlanean egingo den saio honek. Korrikaren lehen kilometroak ere jarraitu ahal izango dira.
Iruñekoa, berriz, apirilaren 9an izango da, eta hori ere hedabide bakoitzaren webgunean eta ETB2, Hamaika eta Xaloa telebista kateetan eta Tokikom elkartean dauden tokian tokiko telebistetan ikusi ahal izango da zuzenean, eguerdian. Saio horretan azken kilometroak eta amaiera ekitaldia jarraitu ahal izango dira.