Azken aldian eztabaida gaia da Europan. Bertan behera utzi dezakete urtero bitan egin behar izaten dugun ordu aldaketa. Nork daki, erlojuen orratzak biratuko ditugun azken aldiaren atarian egon gaitezke. Gogoan izan, ordulariak neguko ordutegira egokitu beharko ditugu asteburuan, urriaren 27tik 28ra, larunbatetik iganderako gau horretan. Goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira.
d
EGUNOTARAKO IRAGARPENA
Urriak 26, ostirala
"Ostiralean, egunak aurrera egin ahala, eguraldiak kaskartzera egingo du. Goizean kantauri isurialdean hodeiak izango ditugu, bereziki kostaldean, baina gainerako tokietan hodei gutxi izango da zeruan, nahiz eta behe-lainoa sortu. Mendebaldeko haizea suabe ibiliko da eta tenperatura nahiko suabea izango da eguerdian. Arratsaldean haizeak iparraldera egingo du, zakartu egingo da kostaldean eta hodeiak ugaritu egingo dira; arratsalde amaieran euria hasiko du eta tenperatura ere jaisten hasiko da".
Urriak 27, larunbata
"Larunbatean negu beteko giroa izango dugu, bereziki egunaren bigarren partean. Zerua nahikoa estalita egongo da egun osoan. Zaparradak sarri eta mardul botako ditu, batez ere ipar isurialdean; baliteke zaparradak trumoitsuak izatea eta txingorra egitea, bereziki egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da; bolada gogorrenak kostaldean eta Nafarroa hegoaldean espero ditugu. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira, doi-doi gaindituko dira 10 ºC-ak kostaldean eta Nafarroa hegoaldean. Elur-kota arratsaldean 1000 m-tik behera jaitsiko da eta egun amaieran 800 m inguruan".
Urriak 28, igandea
"Igandean negu-giroa gordindu egingo da. Hotz handiagoa egingo du eta elur-maila 600-800 m artean egongo da, nahiz eta ekaitz-guneetan beherago ere jaits daitekeen. Zaparradak sarriago botako ditu mendebaldean, bereziki Bizkaian; gainera baliteke zaparradak trumoitsuak izatea eta txingorra botatzea. Ekialdean hodeitza saretuago egongo da eta zaparradak tartekatuagoak izango dira. Ziertzoa oso zakar ibiliko da Ebro ibarrean eta kostaldean ere bolada gogorrak espero ditugu. Tenperatura ez da 10 ºC-tik pasatuko eta izotza egingo du mendi inguruetan".
Informazio eguneratua, hemen: euskalmet.eus