Potxoenea berritzeko lanak martxan dira

Noaua Aldizkaria 2010ko mai. 25a, 00:00

Sutegi kultur etxearekin batera, kale berean, Irazun kultur arloko eragileentzako eraikin berria zabalduko da 2011ko bigarren seihilekoan; Potxoenea. Bilera gelak, herriko talde eta elkarteen materiala jasotzeko gunea, edota ekitaldiak antolatzeko aretoak izango ditu erakin berrituak.

Euskara, Kultura eta Gazteria departamenden egoitza                                                                                 

Gainera, Udalak euskara eta kultura eta gazteria departamenduak Potxoenera lekuz aldatzeko asmoa du. Azpiegitura eta bilgunea aurkituko ditu Potxoenean, ideia edo ekimenen bat garatu nahi duen norbanako edo taldeak. Bide batez, herriko eragileen arteko harremana eta koordinazioa hobetu nahi da eraikin berritu honetan. Hamabost bat hilabete iraungo duten lanak duela gutxi hasi ziren.