Soka dantzarekin amaitu ziren jaiak Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2010ko eka. 25a, 00:00

Bertso eta trikitixa doinu artean piztu zuten San Joan bezperako sua Kalezarren, eta udalerriko beste hainbat lekutan, kea eta su guneak nonahi ikus zitezkeen asteazken gauez. Herritarrez bete zen Haur Eskola ondoko aparkalekua. Su gar artera hurbildu ziren bere desioak idaztera hainbat herritar. Baita San Joan eskean irtendakoak ere. Arratsaldetik goizaldera arte, bertsolari eta trikitilariek alaituta, herritik barrena osteratxoa egin zuten eskean irtendakoek.

Azken zazpi urteotan egin den bezalaxe, atzo San Joan egunean soka dantza egin zen Kalezarren. Auzoko bi bizilagun nagusi omendu zituzten. Plaza jendez gainezka zela, soka dantzarekin amaituko ziren San Juanak Kalezarren.


 
Bideo honetan, astezkeneko San Joan eskea ikusiko duzue, San Joan sua aldamenean dutela.