Itziar Alvarez omendu zuten bart, helduen danborradan

Noaua Aldizkaria 2010ko uzt. 2a, 00:00

Urtero moduan, Santixabel bezperan gauerdian piztu zen jaiei hasiera ofiziala eman zien suziria. Atzoko txupinazoa ordea berezia izan zen. Udaletxeko balkoian, udal ordezkariekin batera danborrada taldekoak zeuden. Behean, plazan danbor jole helduak eta herritar andana, danborradaz gozatzera bertaratuak. Aurtengoan, oso modua berezian gainera, Itziar Alvarez urteetan danborrada antolatzeaz arduratu den herritarra omendu baitzuten. Berari eskainitako hitzak entzun ziren udaletxeko balkoitik, danborra taldekoen aldetik lehenik, gerora Xabier Mikel Errekondoren ahotik. Alvarezen alargunak oroigarria jaso zuen emanaldiko une hunkigarrienean, danborrada taldekoen eskutik eta plazara bertaratu zirenen txalo artean. Gaur, haur danborradaren txanda.

Ikus atzokoan helduen danborradakoek Itziarri eskainitako hitzak honako bideoan.