Jende ugari haur danborradan zein Hurbilagok eskainitako hamaiketakoan

Noaua Aldizkaria 2010ko uzt. 2a, 00:00

Santixabel bezperan, arratsalde partean atera ohi da helduen danborrada. Eta txupinazoa alaitzen izaten dira ondoren. Santixabel egunean aldiz, haur eta gaztetxoak dira danborradan aritu ohi direnak. Itziar Alvarez izan zen bi danborraden sustatzaile nagusia. Berak zuzentzen zuen gainera helduen danborrada. Duela hilabete eskas, gaixotasun baten ondorioz zendu zen Itziar, danborradakoen artean eta orohar herritarren artean samin handia eraginez. Atzo, bera izan zen jaien hasieran omendutakoa.

Gaur, Santixabel egunean, Itziar falta zen baina haurrek danborradan parte hartuz omendu nahi izan dute. Txarangarekin batera abiatu dira udaletxe aurretik.

Bien bitartean, meza nagusiaren ondoren, hamaiketakoan eta lore banaketan batu dira usurbildar asko eta asko. Bideo honetan ikusiko dituzu haur danborradaren eta hamaiketakoaren hainbat pasarte.



Eta honako bideoan, Santixabel bezperan helduen danborradakoek Itziar Alvarezi eskainitako omenaldia.