Erakustaldia, harrijasotzaileek Santixabel egunez eskaini dutena

Noaua Aldizkaria 2010ko uzt. 2a, 00:00

Xirimiria hasi du arratsaldeko lehen orduan eta horren ondorioz harri-jasotzaileen erakustaldia frontoian egin behar izan da. Giro ederrean aritu dira lanean Haimar Irigoien eta Izeta II batetik, eta Miren Urkiola eta Idoia Etxeberria bestetik.

Erakustaldi honetan, Usurbilgo Harriaren aurkezpena egin da. Berez, bi dira harriak, bat 151 kilokoa eta bestea 96 kilokoa (Mendizorrotzeko malda batetik hartuak). 151ekoarekin aritu dira Haimar Irigoien eta Izeta II; eta Haimar izan da altxatzeko denbora gutxiena behar izan duena. 96 kilokoarekin aritu dira Miren Urkiola eta Idoia Etxeberria.

Usurbilgo Harriekin batera, lehen aldiz aurkeztu da jendaurrean Saiatuz elkartea, herri kirolak sustatzeko Usurbilen osatu den elkartea.

 138ko harriarekin buruz buru aritu dira bina minutuz Haimar Irigoien eta Izeta II. Azken honek egin ditu altxaldi gehien saio honetan. Ikus bideoa. 



Miren Urkiolak eta Idoia Etxeberriak, txandaka, 70 kiloko harria 20 aldiz altxa dute 5 minututan. Ikus azken altxaldiak.