Penaltietan irabazi du Bordatxok infantil mailako Usurbil Cup txapelketa

Noaua Aldizkaria 2010ko eka. 26a, 00:00

Usurbil Futbol Taldeak urtero antolatu ohi du futbol txapelketa, aurten, bost maila ezberdinetan: minibenjaminak, benjaminak, infantilak, alebinak eta kadeteak.

Ekainaren 26an jokatutako finaletan, jendez gainezka izan da frontoi ingurua. Bitxia izan da infantil mailako finala. Aurrez aurre ziren Bordatxo eta FlorentiƱos taldeak. Partida berdinduta amaitu da, 4-4. Penaltietan argitu behar izan da garailea. Inguruko tabernetan zegoen jendea pilatu da frontoian eta giroa pil-pilean izan da penaltien saioan. Azkenean, Agustin Lizasok zuzendu duen Bordatxo taldeak irabazi du infantil mailako finala.