Greba ia erabatekoa izan da gure herrian

Noaua Aldizkaria 2010ko eka. 29a, 00:00

Euskal sindikatuen gehiengoak gaurko deituta duen greba deialdiak jarraipen handia izan du Usurbilen. Saltoki ia denak itxita egon dira, zerbitzu askotan ez da lanik egin (udala, kiroldegia, hondakin bilketa) eta enpresetan ere askok bat egin dute greba deialdiarekin.

Bideo honetan ikusiko duzue grebak jarraipen handia izan duela herrian.