Gaueko trakarekin amaituko dira Santixabelak

Noaua Aldizkaria 2010ko uzt. 4a, 00:00

Jaiak azken txanpara heldu dira. 23:00etan piztuko da azken traka eta ondoren, Kubako Deboson taldekoak arituko dira frontoian. Txosnetan, baina, herriko taldeak arituko dira. Egitarauak, ordea, egun osorako hitzorduak ditu bere baitan.

Eguerdi partean, jende asko bildu da Usurbilgo Aizkolarien Txapelketan. Gazteak izan dira nagusitu zirenak, Arrilla II-Dorronsoro bikoteak aise irabazi du.

Dantzarien saioan ere jendetza izan da frontoi inguruan (irudian). Zanpantzarrak, iragarri bezala, kalez kale ibili dira.

Uztailak 4 igandea
09:00 Esnadeia dultzaineroekin. Egun osoan, dultzaineroak.
10:00 VII. Ur-bataioa Oiardo Kiroldegian.
10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
11:30 Zanpantzarrak.
12:00 Meza Nagusia.
12:00 Herri kirolak. Usurbilgo Aizkolarien Txapelketa.
13:00 Herriko dantzarien emanaldia frontoian.
14:00 Jubilatuen bazkaria.
17:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
17:00-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:00 Herri kirolak. Giza proba: AgiƱa-Usurbil eta idi-proba: J.M. Olasagasti eta J.A. Telleria.
18:30 Buruhandiak dultzaineroekin.
19:00 Kantaldia txosnetan: Gartxot.
23:00 Azken traka.
23:30 Kubako Deboson musika taldea frontoian.
01:00 Kontzertua txosnetan: Odolaren Mintzoa, Desegin, Trikihots.