Giza proban, Aginaga garaile

Noaua Aldizkaria 2010ko uzt. 5a, 00:00

25 plaza Aginagak, 24 Usurbilek. Horixe, atzo arratsaldean jokatu zen giza-probako azken emaitza. Hogei minututan mila kiloko harriarekin zenbat plaza egin, horretan oinarritzen zen bi taldeen arteko desafioa. Azkenean, aipatu moduan Aginagakoak garaile. Azpimarratzekoa bi taldeek Dema plazan burutu zuten ahalegina eta aipatzekoa, bi taldeek erakarri zuten jendea. Bateko zein besteko zaletuek ez zuten huts egin, eta animo oihuak proba guztian zehar nagusitu ziren. Desafioak desafio, apustuak apustu, proba amaieran bi taldeek elkar agurtzeko tartea hartu zuten. Guztiaren gainetik, bi taldeen arteko laguntasuna nagusi, ondoko argazkian ageri den moduan.