Zubietarrek gogotsu hasi zituzten Santio jaiak

Noaua Aldizkaria 2010ko uzt. 25a, 00:00

Errebote plazan egin ohi da Santio Eguneko soka-dantza. Baina euria hasi du eguerdi partean eta frontoian egin behar izan dute, hamaiketakoa bezala. Giro polita izan da frontoian. Dantzariek, ohiturari jarraituz, ikusleen artean zeuden herritar asko atera dituzte soka-dantzara.

Santiotako lehen asteburuak joko asko eman du. Larunbateko sagardo dastaketan (argazkian), inguruko ekoizleen edariek arrakasta handia izan zuten. 

Astearte honetan, haurren eguna ospatuko da eta parranda giroak jarraipena izango du asteburuan. Ikus egitaraua.

Uztailak 27, asteartea: Haurren Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
14:00 Bazkaria.
16:00 Jolasen jarraipena.
18:00 Gorritiren showa.
19:30 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.

Uztailak 30, ostirala: Gaupasa Eguna

16:00 Esku-lanak egiteko tailerra umeentzako.
17:30 Futbito partidua.
00:00 KONTZERTUA:     GAUEKO ITZALAK ESNE BELTZA.
Ondoren, LAKETZ taldearekin goizalderarte gozatzeko aukera.

Uztailak 31, larunbata: San Inazio Eguna
06:00 Txokolatada.
07:00 Sokamuturra.
09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
09:30 Meza.
11:00 Errebote partidua. (Lokaleko finala).
14:00 Zikiro jana.
19:00 Dema. ETXETXO (Zubieta) eta AZKONOBIETA (Urnieta).
Ondoren, ANSORREGI eta LARRAÑAGA trikitilariekin afal ordurarte erromeria.
22:30 ANSORREGI eta LARRAÑAGA trikitilarien jarraipena gauerdirarte.
00:00 Jaien amaiera (Suziri, suzko-zezen, etab-ekin...).
00:30 KONTZERTUA: HESIAN taldearekin.
Ondoren, TRIKIHOTS trikitilariekin erromerian jarraitzeko aukera.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.

Oharrak:
• Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzunkizunik.
• Musika egunero egongo da txoznetan, gau eta egun.
• Zikiro janerako txartelak Alamandegin salgai uztailaren 26ra arte. Prezioa: 22 euro helduek, 11 euro haurrek.