Buruntzaldeko euskaltegietan matrikulatzeko kanpaina, bete-betean

Noaua Aldizkaria 2010eko irailaren 14a

Irailaren 13an, Buruntzaldeko euskaltegietan matrikulatzeko kanpainaren berri eman zen. Eskualdeko agintari politikoek eta euskaltegietako arduradunek hartu zuten parte ekitaldian; Nerea Erauntzetamurgil Usurbilgo udaleko euskarako zinegotzia eta Olatz Urdanpilleta Usurbilgo Etumeta AEK euskaltegiko zuzendaria.