Kalejiran izan dira Zumarte Musika Eskolako ikasleak

Noaua Aldizkaria 2010ko aza. 18a, 00:00

Santa Zezilia eguneko partez, gaur atera dira Euskal Herriko musika eskolak kalejiran, tartean, Usurbilgoa. Ondoren, talde instrumentalen kontzertua izan da Sutegin. Bideo hau gaur arratsaldekoa da.

Larunbatean, Landarbaso abesbatzakoak Salbatore parrokian arituko dira kantuan; 17:30ean hasiko da saioa. Ekitaldi honekin borobilduko dituzte aurtengo Santa Zeziliako ospakizunak.