Kantuan ongietorria eman diote eguberriei, Udarregi ikastolako ikasle eta irakasleek

Noaua Aldizkaria 2010eko abenduaren 21a

Une batzuetan euria egin badu ere, eguraldiak ez du oztopatu San Tomas egun honetarako, Udarregi ikastolak gabon kantak abestera irteteko antolatua zuen ekitaldia. Modu honetan, HH, LH, DBH zikloetako ikasle eta irakasleek harrera egin diete eguberriei. Baserritar jantziak soinean zituztela, Kalezar eta Kaxko ingurua zeharkatu dute. Hainbat guraso ere gabon kantuen inguruan egindako errondara hurbildu dira, baserritar jantziekin. 

Gabon kantuen ekitaldia amaituta, Udarregi ikastolako irakasle eta ikasleak gabonetako oporretan dira eguerdiaz geroztik. Urtarrilaren 10era arte ez dira ohiko jardunera itzuliko.
 
Ikus gaur goizeko saioarekin egin dugun bideoa: