Gabonetako Jolas Parkean bilduko dira egunotan gaztetxo gehienak

Noaua Aldizkaria 2010eko abenduaren 28a

Atzo zabaldu zuten Gabonetako Jolas Parkea, Oiardo kiroldegian. Parkeak, aurten, euskal mitologia izango du ardatz.

Atzo ireki zen eta bihar arte egongo da zabalik, goizez, 11:30-13:30 artean eta 16:30-19:30 artean. Sarrera doan. Usurbilgo Udalak antolatutako ekimenak bi gune nagusi izango ditu, bat 2-6 urte arteko haurrei zuzendutakoa, ludoteka, puzgarri, psikomotrizitatea lantzeko eta eraikitze joko, makillaje tailer eta marrazteko guneekin. 6-12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako gunea ere egongo da, puzgarri, tamaina erraldoiko joko, tailer, oreka eta trebetasun jolasekin.

Ikusi atzokoan ateratako irudiekin egindako bideoa: