Etiopia Utopiak denda ireki du Donostiako Bretxan

Noaua Aldizkaria 2010ko abe. 14a, 00:00

Etiopia Utopia Fundazioak denda ireki du Donostiako Bretxan urtarrilaren 8a arte. Bihar, hilak 14, han izango dira Porrotx eta Mari Motots arratsaldeko 17,00etatik 18,30ak bitarte. Bertaratzen diren lagunei argazki sinatua eskainiko diete 5 euroren truke, fundazioaren aldeko egitasmo solidarioan. Ekimen honetan Ana Urdangarinek eta Larraitz Izagirrek hartu dute parte, bideoan ikus daitekeen moduan.