Infantil mailako talde ugari bildu dira kiroldegian, Mirotzen oroimenezko eskubaloi txapelketan

Noaua Aldizkaria 2010ko abe. 30a, 00:00

Infantil mailako eskubaloi txapelketa goizean goiz hasi da. Pulpo eta Zarautz arteko norgehiagokako irudiak dituzue azpikoak.

Mirotz Ullate Usurbil Kirol Elkartea taldeko jokalaria zen eta oso gazte zendu zen. Samin handia eragin zuen taldean eta, orohar, herrian. Geroztik, urtero eskubaloi txapelketa egiten da Usurbilen.

Usurbil KE, Zarautz, Pulpo, Tolosa, Basauri, Anaitasuna, Ereintza eta Aloña Mendi taldeetako neskak eta mutilak arituko dira lehian. Sari banaketa 19:30erako iragarri da.