Kapel eta arropa zuriak soinean, danborra joaz aritu dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak gaur arratsaldean Udarregi ikastolan. Modu horretan ospatu dute San Sebastian eguna. Urtarrilaren 20ko festa bezperan noski, urtero moduan. Ikasleen guraso eta senitarteko ugari bertaratu dira Udarregi ikastolako zezen plaza formako patiora, baita Agerialde atzeko frontoira ere. Guraso askok lan bikoitza zuten, euren seme-alabak ikusi bakarrik ez, baita bideoz grabatu edota argazkiak etengabe ateratzen aritu dira. Ikasleek artean, irakasleak inguruan zituztela, danborrada festari lotuta ezagutzen ditugun abesti ezagunenak jo dituzte arratsaldeko laurak inguruan hasi den ekitaldian. Ordu laurden pasatxo iraun dute danborrada saioek.