Gipuzkoaren sorrera jasotzen duen DVDa aurkeztu zuten joan den abenduaren 29an Sutegiko auditorioan. "Gipuzkoaren jatorria" izeneko lana eskuratzeko aukera egon zen ekitaldi hartan. DVDa ekitaldi hartan jaso ez eta etxeratu nahi duenak horretarako aukera du, udaletxera joanda. Udaleko Euskara Zerbitzuan eskura daiteke Nabarralde elkarteak eginiko lana, Udaletik berri eman dutenez. Aipatzekoa da gainera, dokumentalean modu batean edo bestean esku hartu dutenen artean, badela usurbildarrik. JoxAnton Artzeren kolaborazioa hain zuzen, lanaren hasieran eta amaieran. Hainbat Udalek ere lagundu dute egitasmoan, tartean Usurbilgoak.