Santa Ageda bezpera, hiru bideo ezberdinetan ikusgai

Noaua Aldizkaria 2011ko ots. 7a, 00:00

Udarregi ikastolakoak eguerdi partean ibili ziren kantuan. Iluntzean, Zubieta zein kaxkoan berritu ziren Santa Agedako koplak. Bideo hauetan ikus daitezke batzuen eta besteen saioak.

 Udarregi ikastolako ikasleak frontoian amaitu zuten kantu-saioa. Ikus bertan hartutako irudiak:



Usurbilgo Bota Punttuba Bertso Eskola zein Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoak, kalejiran ibili ziren elkarrekin Santa Ageda bezperan, otsailaren 4ko iluntzean. Ikus bideoa:



Zubietakoak ere, iluntzean elkartu ziren Kaxkape lokalean, eta ondoren Zubietan barrena ibili ziren kantuan. Ikus Zubietako kantu-jiran egindako bideo hauxe.