Euskarazko hedabideek agerraldi bateratua egin dute gaur Donostian

Noaua Aldizkaria 2011ko ots. 15a, 00:00

Instituzio ezberdinetara zuzenduko direla adierazi dute gaurko agerraldian, euskarazko hedabide ez publikoak ordezkatzen dituzten bozeramaleek. Koldo Mitxelenan egindako agerraldian, sektore gisa kontuan hartzea eskatu dute eta dirulaguntzak emateko prozeduran eta kopuruetan aldaketak gauzatzeko nahia agertu dute. Tartean izan dira Topagunea federazioko hedabideetako ordezkariak (NOAUA!, tartean), Berria, Argia edo Hamaika Telebista.