Ez da erraza asmatzen. Igande arratsalde batean hurbilduko al da baten bat? Hori zen NOAUA! elkarteko kideon artean genuen zalantza. Gaur arratsaldean argitu dugu galdera, eta zentzu positiboan gainera. Gure harridurarako, uste baino jende gehiago bildu baita "Erregea eta bufoia" ikuskizunean. Argazkia, ekitaldiaren beraren aurkezpenekoa da.
Sutegi ez da bete baina gutxigatik izan da. 100 sarrera baino gehiago saldu dira eta, hasiera hasieratik, barre algara batean izan dira ikusleak: Ander Lipus aktorearen kontuekin, eta Unai Iturriaga bertsolariaren kantuekin. Unai Elizasuk ondo baino hobeto gidatu du saioa, Usurbilen pil-pilean diren gaiak ere plazaratuz.
Datorren astean egingo den flash mob grabazioaren harira, hona Ander Lipusen show-a eta Unai Iturriagaren umorea. Audioaren kalitatea kaxkarra da, beraz, bolumena igo, ea horrela hobeto ulertzen duzuen.