Euskarazko hedabide ezpublikoek agerraldi bateratua egin dute Donostian

Noaua Aldizkaria 2011ko ots. 15a, 00:00

Instituzio ezberdinetara zuzenduko direla adierazi dute gaurko agerraldian, euskarazko hedabide ez-publikoak ordezkatzen dituzten bozeramaleek. Donostiako Koldo Mitxelenan egindako agerraldian, sektore gisa kontutan hartzea eskatu dute eta dirulaguntzak emateko prozeduran eta kopuruetan aldaketak gauzatzeko nahia agertu dute. Tartean izan dira Topagunea federazioko hedabideetako ordezkariak (NOAUA!, tartean), Berria; 11Telebista edota Argia.