Ingemarreko langileak, manifestazioan

Noaua Aldizkaria 2011ko mar. 11a, 00:00

Premiazko eta ezohiko osoko bilkura burutu da gaur goizean, Ingemarreko langileen egoera zen eguneko aztergai bakarra. Udal ordezkari guztiek aho batez bat egin dute Langileen Batzordeak aurkezturiko mozioarekin. Aipatu testuak bi eskaera argi egiten zizkion Usurbilgo Udalari: Ingemarreko langileekin bat egin eta 60 langileei eragiten dien EREa batertzea batetik; bestetik, enpresari lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna bermatuko duen industria egitasmoa aurkeztea.

Osoko bilkuraren ostean, langileak eta haiekin bat eginez, hainbat udal ordezkari eta herritarrek osaturiko manifestazioa abiatu da udaletxe paretik. Kaxkoko kaleak zeharkatu eta Ingemarren amaituko da mobilizazioa. Eguerdiko 12:00etan langileak prentsaurrekoa eskaintzekoak dira.

Astelehenetik aurrera, greba mugagabea hasiko dute.