Aspaldi hasi ziren flash mob grabazioaren eguna iragartzen. Helburua: martxoak 20. Elur-bola bezala, gutxinaka handitzen eta handitzen joan da dantzarien kopurua eta aise gailenduko da 2.000 dantzarien kopurua. Honen harira, hiru festa-gune izango dira igande honetan Zubietan. Beraz, Flash Mob grabazioaren harira, egun osoko festa egingo da bertan. Hauek dira hiru gune nagusiak eta bertan izango diren ekitaldiak.
A Gunea (Frontoia)
Ogitartekoak, barrikotea eta freskagarriak egongo dira nahi dituenarentzat.
10:30-13:00 Entseguak dantza ez dakitenentzat.
B Gunea (Plaza)
11:00-11:30 Amerika Latina Unida taldearen dantza latinoak.
11:30-12:00 Ibarrako Alurr taldea, euskal dantza garaikidea.
12:00-12:30 Porrotx eta Marimotots, haurrekin dantza entseguak.
12:30-13:00 Break & Freestyle, dantzarien arteko norgehiagokak.
C Gunea (Erreboteko frontoia)
13:00-13:30 D.J.
13:30 FlashMob.
13:45 FlashMob berriz.
Informazio gehiago: gipuzkoazz.com