Lanak amaitzear dira herriko erreferentziazko bi gune desberdinetan. Potxoeneako lanak aste batzuen buruan amaitzea aurreikusia du Udalak. Lanez Altuna y Uria arduratzen ari da. Potxoenea zabaldutakoan, eraikina herriko kultur gune nagusia izatea nahi da. Bestalde, lanak oso aurreratuak daude baita Oiardo Kiroldegian. Aipatu instalakuntzak handitu nahi dira, arranpa bat eraikitzearekin batera. Udaletik berri eman dutenez, "lanik handienak apirilaren amaierarako bukatuta egotea espero da". Gaineratzen dutenez, "hurrengo astetan, ekipamendu berriak erosi eta jarriko dira".
Iturria eta irudia: usurbil.net.