"Colas Mago Handia" opera saioaren eta atzoko organo erakustaldiaren ostean, Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko VII. Soinurbil Musika Astearen erdia igaro da jada. Gaur musika eskolako ikasleen txanda izango da. Urtero moduan beste udalerri bateko musika eskolako ikasleekin elkartrukea egin ohi dute Zumartekoek. Horregatik, gaur zumaiarrekin batera emanaldia eskainiko dute Zumartekoek Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Sarrera doan.
Gaur arratsaldeko ikasleen emanaldiarekin batera, hona hemen astebururako antolatu dituzten ekitaldiak:
Apirilak 1, ostirala
Kontzertua: "Mac Jeara´s Band", gospel doinuak.
Ordua: 20:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: aldez aurretik 2 euro Kiroldegian. Egunean bertan, 4 euro.
Apirilak 2, larunbata
Kontzertua: Lau Haizeta Akordeoi orkestra.
Ordua: 18:30.Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.
Apirilak 3, igandea
11:30 Trintxerpeko Illunbe Musika Bandaren kalejira.
12:30 Illunbe Musika Bandaren kontzertua frontoian.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.