Aginagako Mendi Lasterketak marka guztiak hautsi ditu. 200 lasterkari baino gehiago animatu dira aurten ibilbideko 14 kilometroak osatzera. Eguraldiak ez zuen asko lagundu, bereziki, bide bazterretan animatzen egoteko. Baina korrika egiteko giro ona izan zuten: euri askorik ez eta tenperatura egokia. Gizonezkoen artean, ezustea eman zen atzoko lasterketan. Sestaoko Walter Becerra zen faborito nagusia baina helmugara iristen lehena Aboelfettah Loujari izan zen. Becerra segundu gutxira iritsi zen eta hirugarren Igon Manzisidor Deba-Itziar triatloi taldekoa izan da aurtengoan. Loujari irabazlea Marokon jaioa da baina Nafarroako Zizur Nagusian bizi da duela hiru urtetik hona. Emakumezkoen artean, Oihana Kortazar izan zen lehena. Bigarren Alizia Olazabal iritsi zen eta hirugarren Nerea Amilibia. Aginagako korrikalarien artean, beste behin ere, Juanjo Estevez izan zen lehena. Sailkapen osoa hemen. Frontoian egin zen sari banaketa eta giro ederra izan zen korrikalari zein ikusleen artean banatutako hamaiketakoan. Bideoa hemen duzu ikusgai: