Giro ederra Korrika Txikin

Noaua Aldizkaria 2011ko api. 14a, 00:00

Korrika igandean pasako da Usurbildik. Goizeko 6:30ak aldera iritsiko da Aginagatik barrena. Kaxkoan, 7:00ak aldera iritsiko da Korrika 17 edizioaren lekukoa. Bien bitartean, gaur arratsaldean Korrika Txiki ospatu dute Udarregi Ikastolako eta Haur Eskolako ikasleek eta irakasleek. Toki ezberdinetatik abiatu dira baina denek frontoian amaitu dute.

Txikienek eraman dute azken lekukoa, Mikel Laboa plazan hartu dute eta frontoi aldera abiatu dira. Bideo honetan duzue momentu hori jasoa.