Esandako orduan pasa zen Korrika, are gehiago, lehenxeago iritsi zen kaxkora. Jendetza zegoen Bordatxo parean zain baina, halaber, asko ziren Aginagatik barrena zetozen korrikalariak ere. Lekukoa eraman zutenen artean, Usurbilgo Udala, Andatza mendi elkartea, NOAUA! elkartea, Etxerat...
Esan bezala, Aginagatik barrena iritsi zen Usurbilgo kaxkora. Handik Kalezar aldera jo zuen Korrikaren karabanak eta Bizkarreko zubitik barrena Santuenea aldera jo zuten lasterkariek. Ingemarrekoak kanping-dendetatik atera eta txaloz hartu zituzten. Zubietatik Lasarte-Oria aldera jo zuen Korrikaren lekukoak.
Korrikan parte hartu zutenek, txokolatea dastatzeko aukera izan zuten ondoren.
Korrikako hainbat argazki bildu ditugu Argazkitegian. Klik egin hemen.
Zure argazkiak ere hemen ikusi nahi badituzu, bidali irudiak JPG formatoan, erredakzioa@noua.com e-posta helbidera.