Hasi da Sagardo Eguna

Noaua Aldizkaria 2011ko mai. 15a, 00:00

11:30ak jotzeko zirenean, euria hasi du baina ez du giroa goibeldu. Ordu horretan hasi da XXX. Sagardo Eguna. Joxe Mari Soroak eta Mikel Ezkerraren senideek hartu dute parte aurtengo irekiera ekitaldian. Usurbilgo ereserkia kantatu du Soroak, frontoian zirenen laguntzarekin. "Usurbiltarrak daukate sagardua alkate" dioen abestia, hain zuzen.

Inaxio Usarraldek egin ditu bozeramale lanak beste behin ere, eta irekiera ekitaldian Ingemarren greba mugagabean diren langileak izan ditu gogoan.

Botila zabaldu, lehen tragoa hartu eta horrela abiatu da Sagardo Eguna. Eusko Label zigilua  ikus zitekeen postu bakoitzean. Eta Eusko Labeleko txekorra ere pintxoan jateko aukera eskaini da Askatasuna plazan.

Eguerdiko 13:00ak direnean, ateri dago eta giroa pil-pilean da.

 

Argazkitegian hainbat argazki topatuko dituzue. Esteka zuzena, hemen.