11:30ak jotzeko zirenean, euria hasi zuen baina horrek ez zuen giroa goibeldu. Ordu horretan hasi zen XXX. Sagardo Eguna. Joxe Mari Soroak eta Mikel Ezkerraren senideek hartu zuten parte aurtengo irekiera ekitaldian. Usurbilgo ereserkia kantatu zuen Soroak, frontoian zirenen laguntzarekin. "Usurbiltarrak daukate sagardua alkate" dioen abestia, hain zuzen.
Inaxio Usarraldek egin zituen bozeramale lanak beste behin ere, eta irekiera ekitaldian Ingemarren greba mugagabean diren langileak izan zituen gogoan.
Botila zabaldu, lehen tragoa hartu eta horrela abiatu zen Sagardo Eguna. Eusko Label zigilua ikus zitekeen postu bakoitzean. Eta Eusko Labeleko txekorra ere pintxoan jateko aukera eskaini zen Askatasuna plazan.