Giroak lagundu zuen eta aurreikusitako guneetan burutu ziren zazpi emanaldiak. Txerriki Antzerki Taldeak eta Usurbilgo Udalak antolatutako IV. Kale Antzerki Egunaren bueltan, jai honetako osagai garrantzitsu diren herritarrak ez ziren falta izan. Emanaldiek ere harrera ona izan zuten, txalotuak izan ziren behintzat eta irri bat baino gehiago ere eragin zuten. Maiatzaren 21eko antzerki festako irudiak, web orrialde honetako "Argazkitegia" atalean ikus daitezke.