Mertxe Aizpurua, Usurbilgo alkate berria

Noaua Aldizkaria 2011ko eka. 11a, 00:00

Ezustekorik gabe ospatu zen larunbat eguerdian udalbatza berria osatzeko ekitaldia. Hamahiru zinegotzietatik aldeko zazpi bozkekin, Bilduko kideen babesarekin eta gehiengo osoz beraz, Aizpuruak hartu du Xabier Mikel Errekondoren lekukoa. Gobernu taldeko buru izango da 2015 arte eta Bilduk gehiengo osoz kudeatuko du Udala. Udalbatza berria modu honetan geratu da osatua:

Bildu, 7 zinegotzi
Mertxe Aizpurua Arzallus
Alaitz Aizpurua Labaka
Josu Portu Alzaga
Juana Maria Urdampilleta Urdampilleta
Jose Maria Rivadeneyra Sicilia
Enara Arbizu Irurtia
Iñaki Ugarte Agirre

Aralar, 2 zinegotzi
Eustakio Arrojeria Eguzkiza
Jose Ramon Furundarena Salsamendi

Hamaikabat, 2 zinegotzi
Luismari Ormaetxea Santsiñena
Josune Urquia Carrera

EAJ-PNV, zinegotzi bat
Andoni Atxega San Sebastian

PSE-EE, zinegotzi bat
Ricardo Crespo Rubio