Ostiralean danbor jole helduen saioa, larunbatean haurrena

Noaua Aldizkaria 2011ko eka. 30a, 00:00

Santixabel bezperan eta egunean ospatuko dira hurrenez hurren, helduen eta haurren danborradak. Bihar, uztailak 1, hitzordu bikoitza dute beteranoek. Lehenik, 19:00etan udaletxe aurreko plazan. Hortik Kaxkoan barrena burutuko duten kalejiran murgilduko dira gero. Guztiek batera afaldu eta indar berritu ostean, gauerdian bigarren txandari ekingo diote. Ordubetez Kaxkoan danbor hotsak entzungo dira. Bigarren saioa, frontoian amaituko da.


Santixabel egunean, eguerdian
Helduen ostean haurren txanda etorriko da. Santixabel Egunean, larunbatarekin aurten, eguerdiko 12:00etan abiatuko da haur danborrada udaletxe aurretik. Helduek egin bezala, Kaxkoan barrena danborra joz ibiliko dira guztiak.