Etxeko txikienek dute goizaz geroztik, arratsaldera arte, jaietako protagonismo osoa. Santixabeletako hasiera honetan, Haurren Eguna ospatzen da. Jokoak, ikuskizunak, buruhandiak, txokolate jana... Dema plaza, frontoi eta Mikel Laboa plaza bueltan hainbat jolas gune jarri dituzte, haur eta gaztetxoek primeran pasa dezaten. Primerako eguna baita eurentzat, eta hala hasi dute, goizeko 10:00etan, iaz sortu zuten "Primerako egunaren leloa" ereserkia abestuz eta dantzatuz. Hortik aurrera, aipatu moduan, denetariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute gaurkoan:
10:00 Umeen egunaren hasiera, jaietako kanta eta dantzarekin.
10:00-13:00 Herri kirolak HHkoentzat. Ginkana LH eta DBHkoentzat. Puzgarriak. Jolas parkea: giza futbolina, Txu-txu trena, zezen mekanikoa, quads, errokodromoa eta tirolina.
13:00-13:30 Buruhandiak trikitilariekin.
13:30 Bazkaria (norberak berea ekarrita, edaria eta postrea banatuko da).
15:00-17:00 Tailerrak: makilajea, eba pinak, malabarak eta pinpilin pauxa. Puzgarriak. Jolas parkea: giza futbolina, Txu-txu trena, zezen mekanikoa, quads, errokodromoa eta tirolina.
16:30 Igel Joko txapelketa Artzabalen.
17:00 Txokolatada.
17:00 Txosnen irekiera eta gazte olinpiadak (16 urtez gorakoentzat) Askatasuna plazan.
17:45-19:00 Ikuskizuna frontoian: Gramola.
19:00 Buruhandiak txistulariekin.