Oilasko biltzaileen egunari amaiera emateko, Governors, Ze Esatek! eta Hotzikara taldeen kontzertua

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 1a, 00:00

Trikitilariak esnadeia zabaltzen egon dira goizean goiz, kalez kale. Atzo haurren eguna izan bazen, gaur oilasko biltzaileak izango dira protagonistak. Atzokoan jaien hasieran, itxaferoak zintzilikarioen kontra jo eta Dema plaza alderako bidea hartu zuen.

Zorionez, ez zen ezer larririk pasa eta egitaraua aurreikusi bezala osatzen joan zen. Hasierako ekitaldian Mertxe Aizpuruak eta Usurbil Zero Zabor taldekoek hartu zuten hitza. Suziria piztu zen ondoren, eta itxaferoak eragindako beldur-uneak igaro ondoren, flash mob dantzatu zuten bitan. Hemen pasarte esanguratsuenak, honoko bideoan:

Gaur, esnadeia zabaltzen aritu dira trikitilariak, goizeko 9:00etan. Eta ondoren, pintura lehiaketan  hartu dute parte Usurbilgo haur eta gazte askok. Ikus bideoa:

 

Uztailak 1 ostirala05:30 Oilasko biltzaileen gosaria.09:00 Esnadeia trikitilariekin. 10:30 Haur eta gaztetxoentzako IX. Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da). 11:30 Toka txapelketa Artzabalen. 13:00 Pintura Lehiaketako sari-banaketa. 14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. Ondoren, oilasko biltzaileen jokoak. 16:00 Ur-bataioa Oiardo Kiroldegian. 18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin. 19:00 Tortilla patata txapelketa txosnetan. 19:00-21:00 Helduen danborrada. 21:00 Herri afaria txosnetan. 23:30 Kontzertua frontoian: Governors, Ze Esatek! eta Hotzikara. 24:00-01:00 Helduen danborrada. 01:30 DJ Bull txosnetan. 02:00 Platano dantza txosnetan. Uztailak 2 larunbata Santixabel eguna 

09:00 Esnadeia txistulariekin.

09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).

10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

11:00 Meza Nagusia.

12:00 Umeen danborrada udaletxe aurretik hasita.

12:00 Kantujira Kuxkuxtu taldearekin.

Jarraian, lore eta salda banaketa dema plazan.

14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan. Ondoren, kantu emanaldia.

16:30-17:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

17:00 XXXVIII. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak).

18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia.

22:00 Bertso-saioa frontoian. Bertsolariak: A.Egaña, S. Lizaso, M. Lujanbio, S. Colina, U.

Iturriaga eta A. Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Arabaolaza “Txatxari”.

Jarraian, XXXV. Santixabel Bertsopaper Lehiaketako sari banakea.

Ondoren, dantzaldia frontoian: Triki ta Ke.

01:00 Karaokea txosnetan.

 

Uztailak 3 igandea 

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.Egun osoan, dultzaineroak.

11:30 Zanpantzarrak.

11:30 Herri kirolak.

3. mailako Euskadiko Aizkolari Kanporaketa. Bertan, herriko aizkolariak ere izango dira.

12:00 Meza Nagusia.

12:30 Aoizko erraldoiak eta Murtxanteko jotariak.

13:00 Herriko dantzarien emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria.

15:30 XV. Mus txapelketa txosnetan.

18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin.

18:30 Herri kirolak. Usurbilgo harria altxatzeko marka jartzea (gizonezkoak).

Ondoren, giza proba: Usurbilgo selekzioa (1.000 kg-ko harria) idiparearen aurka (1.800 kg-ko harria).

19:00 Skandalue elektrotxaranga.

23:00 Jaien bukaera azken trakarekin.

23:30 Herriko musika taldeen bertsiogaua txosnetan.

*Sutegiko Erakusketa Aretoa: Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanen erakusketa egongo da jaietan.