Kantu-zikiro jana, bertso saioa eta pilotako finalak Santixabel egunean

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 1a, 00:00

Aurten larunbatarekin egokitu da festetako jai egun nagusia, Santixabel Eguna. Ekitaldi mordoa dago iragarria biharko. 


Kantu-zikiro jana
Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak ikasturteko azken hitzordua, larunbat honetarako, uztailaren 2rako finkatua du. Iaz bezala, Santixabeletan kantu-zikiro jana antolatu dute. Eguerdiko 12:00etan dute biltzeko hitzordua, Mikel Laboa plazan. Kuxkuxtu txarangarekin kalejiran ibili ostean, bazkaltzera joango dira gero. Askatasuna plazan, zikiro jana ospatuko baita, kantu giroan noski. Adi, egunotan salgai egongo dira eta otordurako txartelak.

Bazkalostean ere euskal kantuak abesteko aukera ere izango da. Kantu Taldetik gogorarazten dutenez, “abestera datozenek, KUXKUXTU-ren liburuxka ekarri behar dute. Ez duenak, egun berean eskuratu ahal izango du”.

Pilota txapelketako finalak
Santixabeletako XXXVIII. Pilota Txapelketa amaierara heldu da. Larunbat honetan jokatuko dira final saio nagusiak frontoian. Hona hemen, azken neurketak jokatuko dituzten bikoteak:

Jubenilak: 
Gallurralde-Erostarbe (Urretxu) - Olano-Tolosa (Leitza)
Nagusiak: 
Urbieta-Galarraga (Bidegoien) - Alegria-Huarte (Iruñea-Amaiur)

Presoen eskubideen aldeko ekitaldia
Santixabeletan ere presoen eskubideen aldeko elkartasunak ez du etenik. Larunbat honetan, uztailaren 2an, festetako ekitaldia burutuko da Askatasuna plazan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Bertso saioa 
Punta puntako sei bertsolarik parte hartuko dute aurtengo jaietako saioan. Tartean, herritar gazte bat ere arituko da bertsotan; Asier Azpiroz zubietarra. Eta berarekin batera, 
A. Egaña, S. Lizaso, M. Lujanbio, S. Colina eta U. Iturriaga. Gai-jartzailea: Imanol Arabaolaza “Txatxari”, Bota Punttuba bertso eskolako kidea. 
Gaueko 22:00etan hasiko da ekitaldia frontoian. Ondoren, bertso-paper txapelketako sariketa ospatuko da. 

EGITARAUA: Uztailak 2, larunbata, Santixabel Eguna
09:00 Esnadeia txistulariekin.
09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta). 
10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 
11:00 Meza Nagusia. 
12:00 Umeen danborrada udaletxe aurretik hasita. 
12:00 Kantujira Kuxkuxtu taldearekin. 
Jarraian, lore eta salda banaketa dema plazan. 
14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan.
Ondoren, kantu emanaldia. 
16:30-17:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 
17:00 XXXVIII. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak).
18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin. 
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia. 
22:00 Bertso-saioa frontoian. Bertsolariak: A. Egaña, S. Lizaso, M. Lujanbio, S. Colina, U. Iturriaga eta A. Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Arabaolaza “Txatxari”. 
Jarraian, XXXV. Santixabel Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa.
Ondoren, dantzaldia frontoian: Triki ta Ke. 
01:00 Karaokea txosnetan. 

Antolatzailea: Santixabeletako Jai Batzordea.