Helduen danborradakoen saio bikoitza gaur, 19:00etan hasita

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 1a, 00:00

Danbor joleek prest dute guztia, gaur saio bikoitza dute helduek. Arratsaldeko 19:00etan hasiko dute ekitaldia helduen danborradakoek. Afalordurarte luzatuko dute euren lehen saio, hitzordu bikotza baitute aurten. Guztiek batera afaldu eta indar berritu ostean, gauerdian bigarren txandari ekingo diote. Ordubetez Kaxkoan danbor hotsak entzungo dira 00:00etatik aurrera. Bigarren saioa, frontoian amaituko da.

Santixabel egunean, eguerdian
Helduen ostean haurren txanda etorriko da. Santixabel Egunean, larunbatarekin aurten, eguerdiko 12:00etan abiatuko da haur danborrada udaletxe aurretik. Helduek egin bezala, Kaxkoan barrena danborra joz ibiliko dira etxeko txikienak.