Askatasuna plazan kokatua dagoen txosnen eremuan ekitaldi ugari iragarriak daude gaurko. Eguna, Patata Tortilla Txapelketarekin abiatuko dute, 19:00etan. bezpera honetan. Oinarrizko osagaiak, hala nola, arrautzak, patatak edo gatza antolakuntzak jarriko du. Ohartarazten dutenez ordea, ekimenean parte hartzeko asmotan direnek zartagina eraman beharko dute, baita hala nahi badute, “osagai gehigarriak ere”. Txapelketan parte hartzeko ekitaldia hasteko unean bertan izena eman beharko da.
Dj emanaldia eta platano dantza
Txapelketak gosea piztuko dio bati baino gehiagori. Herri afaria antolatu da txosnetan, gaueko 21:00etatik aurrera. Eguna borobiltzeko, goizaldera arte jai giroa ziurtatuko duten bi ekimen ere ospatuko dira Askatasuna plazan: 1:30etatik aurrera, Dj Bull-en emanaldia eta tartean, 2:00etan platano dantza. Bihar gauean, karaokea ere izango da txosnetan.