Pintura Lehiaketan gazte ugari aritu dira

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 1a, 00:00

Pintura lehiaketan pasa dute goiza herriko haur eta gazte askok. 2-16 urte bitarteko haurrek partehartzeko aukera zuten eta asko izan dira animatu direnak. Margolanak frontoian eskegi dituzte eta lan onenak eguerdiko 13:00ean egin den ekitaldian saritu dituzte. 

Bestetik, Zirriborro tailerrekoak urtean zehar egindako lanak ikusgai dira Sutegin, jaiak irauten duten bitartean. Goizez, 11:00-13:00 artean, eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean.