Gora Santixabel!

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 2a, 00:00

 Egun handia ospatzen du gaur Usurbilgo herriak. Goizean goizetik, eder etorri da eguna. Eguzkia nagusi, giro sanoa. Meza Nagusiaren ondoren hasi da salda eta lore banaketa. Une horretan bertan abiatu da Udaletxeko plazatik haurren danborrada. Honoko bideoan jaso ditugu bi ekitaldiok.

Usurbilgo Kantu Taldea eta Kuxkuxtu txarangakoak ere batetik bestera dabiltza, kantuan. Eguerdian, zikiro jana alaituko dute. Eguerdi partean, Eguzkitza auzoan eskainiko kantaldiaren zatitxo bat jaso dugu bideo honetan. 



Jai giroa bete-betean da. Arratsalde-gauerako ere, ekitaldi ugari dago iragarria. Biharko ere, jaien azken egunerako, ere aukeran ekitaldi ugari dira festaz eta lagunartean gozatzeko.

 

Uztailak 2 larunbata Santixabel eguna 

09:00 Esnadeia txistulariekin.

09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).

10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

11:00 Meza Nagusia.

12:00 Umeen danborrada udaletxe aurretik hasita.

12:00 Kantujira Kuxkuxtu taldearekin.

Jarraian, lore eta salda banaketa dema plazan.

14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan. Ondoren, kantu emanaldia.

16:30-17:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

17:00 XXXVIII. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak).

18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia.

22:00 Bertso-saioa frontoian. Bertsolariak: A.Egaña, S. Lizaso, M. Lujanbio, S. Colina, U.

Iturriaga eta A. Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Arabaolaza “Txatxari”.

Jarraian, XXXV. Santixabel Bertsopaper Lehiaketako sari banakea.

Ondoren, dantzaldia frontoian: Triki ta Ke.

01:00 Karaokea txosnetan.

 

Uztailak 3 igandea 

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.Egun osoan, dultzaineroak.

11:30 Zanpantzarrak.

11:30 Herri kirolak.

3. mailako Euskadiko Aizkolari Kanporaketa. Bertan, herriko aizkolariak ere izango dira.

12:00 Meza Nagusia.

12:30 Aoizko erraldoiak eta Murtxanteko jotariak.

13:00 Herriko dantzarien emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria.

15:30 XV. Mus txapelketa txosnetan.

18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin.

18:30 Herri kirolak. Usurbilgo harria altxatzeko marka jartzea (gizonezkoak).

Ondoren, giza proba: Usurbilgo selekzioa (1.000 kg-ko harria) idiparearen aurka (1.800 kg-ko harria).

19:00 Skandalue elektrotxaranga.

23:00 Jaien bukaera azken trakarekin.

23:30 Herriko musika taldeen bertsiogaua txosnetan.

*Sutegiko Erakusketa Aretoa: Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanen erakusketa egongo da jaietan.