Ekitaldi bete asteburu

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 2a, 00:00

Jaietako ekitaldien berririk izan nahi duzu eta ez duzu egitarauarik inon topatzen? 

Hemen duzu gaur eta biharko egitaraua jasoa:

Uztailak 2 larunbata Santixabel eguna 

09:00 Esnadeia txistulariekin.

09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).

10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

11:00 Meza Nagusia.

12:00 Umeen danborrada udaletxe aurretik hasita.

12:00 Kantujira Kuxkuxtu taldearekin.

Jarraian, lore eta salda banaketa dema plazan.

14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan. Ondoren, kantu emanaldia.

16:30-17:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia.

17:00 XXXVIII. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak).

18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin.

20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia.

22:00 Bertso-saioa frontoian. Bertsolariak: A.Egaña, S. Lizaso, M. Lujanbio, S. Colina, U.

Iturriaga eta A. Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Arabaolaza “Txatxari”.

Jarraian, XXXV. Santixabel Bertsopaper Lehiaketako sari banakea.

Ondoren, dantzaldia frontoian: Triki ta Ke.

01:00 Karaokea txosnetan.

 

Uztailak 3 igandea 

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.Egun osoan, dultzaineroak.

11:30 Zanpantzarrak.

11:30 Herri kirolak.

3. mailako Euskadiko Aizkolari Kanporaketa. Bertan, herriko aizkolariak ere izango dira.

12:00 Meza Nagusia.

12:30 Aoizko erraldoiak eta Murtxanteko jotariak.

13:00 Herriko dantzarien emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria.

15:30 XV. Mus txapelketa txosnetan.

18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin.

18:30 Herri kirolak. Usurbilgo harria altxatzeko marka jartzea (gizonezkoak).

Ondoren, giza proba: Usurbilgo selekzioa (1.000 kg-ko harria) idiparearen aurka (1.800 kg-ko harria).

19:00 Skandalue elektrotxaranga.

23:00 Jaien bukaera azken trakarekin.

23:30 Herriko musika taldeen bertsiogaua txosnetan.

*Sutegiko Erakusketa Aretoa: Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanen erakusketa egongo da jaietan.