Santixabel festak, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 3a, 00:00

Gaur amaituko dira Usurbilgo festak. Asteburu bete ekitaldi izan da. Baina azken egun honetan, festaz gozatzeko aukera ugari dago oraindik. Dultzaineroek, aizkolariek eta zanpantzarrek girotu dute igande goiza. Arratsalde partean, herri kirol gehiago iragarri dira eta gaueko 23:00etan azken traka piztuko da. Ordu horretan hasiko da txosnetan bertsio-gaua, herriko musika taldeek prestatu duten ikuskizuna.

Bideo honetan, goiz parteko hainbat irudi jaso ditugu.


Usurbilgo Santixabel jaietan, erraldoiak lehen aldiz dantzan izan dira. Aoizko erraldoiekin batera kalejiran ibili dira.

Uztailak 3 igandea 

09:00 Esnadeia dultzaineroekin.Egun osoan, dultzaineroak.

11:30 Zanpantzarrak.

11:30 Herri kirolak.

3. mailako Euskadiko Aizkolari Kanporaketa. Bertan, herriko aizkolariak ere izango dira.

12:00 Meza Nagusia.

12:30 Aoizko erraldoiak eta Murtxanteko jotariak.

13:00 Herriko dantzarien emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria.

15:30 XV. Mus txapelketa txosnetan.

18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin.

18:30 Herri kirolak. Usurbilgo harria altxatzeko marka jartzea (gizonezkoak).

Ondoren, giza proba: Usurbilgo selekzioa (1.000 kg-ko harria) idiparearen aurka (1.800 kg-ko harria).

19:00 Skandalue elektrotxaranga.

23:00 Jaien bukaera azken trakarekin.

23:30 Herriko musika taldeen bertsiogaua txosnetan.

*Sutegiko Erakusketa Aretoa: Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanen erakusketa egongo da jaietan.