Bart gaueko azken trakarekin, bukatu dira Santixabelak

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 4a, 00:00

Aje kutsu handia du gaur herriak, nabari da bai, etenik gabeko lau jai egun ospatu direla. Bart gauean amaitu ziren aurtengo Santixabelak, azken trakarekin. Iazkoaren bidetik, maskota ez zen erre. Kanpandorreari itsatsia zegoen maskota bertan utzi zuten antolatzaileek. Gaueko 23:00etarako guztia prest zegoen Dema plazan, argiak itzalita, inguruak herritarrez beteak, suziriak ere prest... Denak ere herriko jaietako azken ikuskizuna noiz hasiko zain. Piztu zen lehen argia hain zuzen, olagarroak berak zuena izan zen. Hortik aurrera, suziriak eta burrunba etengabe, intentsitate handiko musikaz lagundurik.

 


Egunotan, ikusgai izango dira albiste honi atxikita doan moduko argazki gehiago, web horri honetako "Argazkitegia" atalean.