Joxe Antonio Altuna omenduko da, uztailaren 17an

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 5a, 00:00

Usurbilgo Ezker Abertzalea omenaldi herrikoia prestatzen ari zaio martxoan zendu zen Joxe Antonio Altunari. 16 urtez Usurbilgo alkate izan zena omendua izango da, datorren uztailaren 17an. Usurbilgo Ezker Abertzalea omenaldi herrikoia prestatzen ari zaio, hain zuzen, herritarrek Altuna eta bere senideak omentzeko aukera izan dezaten. Hil honetako hirugarren igandean ospatuko den ekitaldia, eguerdiko 12:00etan hastekoa da Sutegin eta jarraian, ekitaldi nagusia Dema plazan burutuko da.


Usurbilgo Ezker Abertzaletik iragarri dutenez, “Joxe Antonio Altunak jasotzen duen izaera azalerazten saiatuko gara”. Bere ibilbideko hainbat une gogoraraziko dira, intsumisio eta Udalbiltza garaiak tartean. Hurbileko alkatea izan zenez, “usurbildarrek hurbiletik agurra ematea” da omenaldiaren helburua. Herritarrei omenaldian parte hartzera deitzen die Usurbilgo ezker abertzaleak.