Odola emateko aukera, uztailaren 11n

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 5a, 00:00

Odol Emaileen Elkarteak, odol emateko egun berria antolatu du datorren uztailaren 11rako. Ordutegia ohikoa izango da, arratsaldeko 18:00-20:30 artean anbulatorioan. 18-66 urte arteko osasun arazorik ez duen herritar orori zuzendua dago deialdia. Odol ematean zehar, sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko mediku eta erizainak egongo dira. Bilgunetik honako ohar hau ere helarazi dute: "Odol Emaileen Elkartetik gogoratu nahi dugu Mari Karmen Ayerza, ekainaren 22an hil zen gure talde kidea".